6 jatetxe Azoka Herritiken

Irailaren 18 eta 19an azpeitian egingo den azoka berezian erositako produktuekin menu ezberdinak sukaldatu ahalko dira horretarako erraztasuna duten sukaldari orok. Prestatzen ari garen liburuska batean jasoko dira jatetxe bakoitzak prestatu duen menuaren errezeta ezberdinak. Liburuska hau herritar orori banatuko zaio irail hasieran eta han edukiko dute aurtengo edizioaren inguruko informazio guztia.

Dena den gogoratu sukaldatzeko abileziarik edo gogorik ez duenak plater hauek dastatu ahal izango dituela azokako asteburuan eta hurrengoan ere azpeitiko sei jatetxeetan. Gaurkoan, hain zuzen ere, jatetxe hauetaz eta bertako produktuekin prestatuko dituzten menuetaz hitz egin nahi dizuegu. Gogoratu, bi asteburuetan ostiral gauetik igande gaura dastatu ahal izango direla menu hauek. Honako hauek dira, orden alfabetikoan:

JAI ALAI: Azpeitia eta urrestilla bitartean kokatzen den jatetxea. Janari moeta guztiak prestatzen dituzte eta baita bataio, ezkontzak… Prestako duen menua honakoa da (25,35€ BEZ barne):

– Odolki eta garaiko barazkien ravioliak babarrun – kremaren gainean

– Ahate hostopila sagar – konpotarekin

Intxaur – Coulanda

Jai Alai jatetxea
Jai Alaiko baserriaren ataria

KIRURI: Loiolako erreferentziazko jatetxea. Urteetako esperientzia herritarren zerbitzura. Prestatuko duen menua honakoa da (23€ BEZ barne):

– Onddoak hostorean

– Labeldun txahal-masailak

– Bertako sagar beteak

Kiruri jatetxea
Kiruri jatetxea errepidetik

LARRAÑAGA: Usadioa nagusi Urrestillara bidean dagoen beste baserri jatetxe hotel eder batean. Prestatuko duen menua (18€ BEZ barne)

Bakailoz betetako piperrak

– Basatxerri txerri-ukondoa labean

– ijito besoa

Larrañaga jatetxea
Larrañaga jatetxe hotela

LAU BIDE: Landeta auzoko erreferentzia, eguneko menua eta ospakizunetarako toki egokia. Prestatuko duen menua (20€ BEZ barne)

 

– Su bizian erregositako borrajak, hirugiharretan bilduta eta ilar saltsarekin

– Labeldun txahal txuleta zatiak foie eta txanpinoiekin

– Etxeko jogurta sagar konpotarekin

Lau Bide jatetxea
Lau Bide jatetxea

MIKEL URIA: Mailako autore sukaldaritza. Tradizioa eta modernitatea Azpeitiko lokal batean. Prestatuko duen menua (22€ BEZ barne)

– Onddo pastela txanpinoi kremarekin

– Baserriko masail mamiak cavan erregosiak

– Jogurt moussea mugurdi eta fruitu gorrien saltsarekin

Mikel uria jatetxea
Mikel uria jatetxea

SAGASTI ZAHAR: Azpeitira bista ederrak dituen denetariko jatetxe abanguardista. Prestatuko duen menua (20€ BEZ barne)

– Labeldun tomate eta mendrezka entsalada Kakute piperrekin

– Bertako kalabazin beteak

– Fruitu brotxeta parrilan kakaozko bainuarekin

Sagasti Zahar fatxada
Sagasti Zahar fatxada
Partekatu:

Utzi zure Iruzkina