Kiruri jatetxeko menua Azoka Herritiken

Kiruri jatetxea

Azoka Herritiken dastatu ahal izango diren menuekin jarraitzen dugu zuen sabelen interesa sortzen. Jai Alaiko jatetxeak prestatuko duen menuak izandako arrakasta ikusi eta gero gatozen Loiolan erreferentzia den Kiruri jatetxearen menuarekin. Azoka berezian, urolako barazkiak, bertako sagarrak eta labeldun txahal masailak erostea gomendatzen dizuegu errezeta hauek burutzeko.

ONDDOAK OSTOREAN

 

Kiruriko lehen platera Azoka Herritiken
Onddoak Ostorean

 Nola egin: Jarri esne-gaina berotzen (bi litro), eta utzi loditzen. Aurrez, onddoak zatitu eta prestatuko dira, eta esne- gain horri erantsiko zaizkio.  Berriro  loditzen utziko da. Haragi salda pixka bat botako zaio gero, eta berriro ere loditzen utziko da, ore bat osatu arte. Aurrez prestatuta edukiko dugu  hostore  bilkin bat (vol- au-venta), erdian betegarria sartzeko zulatuta. Saltsa egiteko ere, betegarri horixe bera erabiliko da, baina haragi salda apur bat  erantsiko  zaio pixka bat mehetzeko, eta boilur pixka bat botako zaio, aroma apur bat emateko. Hostorea bete ondoren, labean sartuko dugu hamar bat  minutuz,  160 gradura. Platerera atera, eta saltsa apur bat botako diogu. Prest daukazu!

 

 

LABELDUN TXAHAL MASAILAK 

Kirurin bigarren platerra Azoka Herritiken
Labeldun Txahal Masailak

 Nola egin: Kazola batean, hainbat barazki egingo ditugu poliki- poliki su eztitan: Azoka herritiken erositako tipula, azenarioa, piper gorri pixka bat,  tomate apur bat eta porrua.  Poliki-poliki egingo ditugu, kolore apur bat hartu arte, eta txahal-masailak erantsiko dizkiegu gero. Koñak zurrusta bat  botako diogu, eta erre egingo  dugu, eta, ondoren, bi botila ardo beltz erantsiko dizkiogu. Loditzen utziko diogu pixka batean, eta ura botako diogu  ondoren, estali arte. Egosten utziko  da guztia, ondo egiten den arte. Txahal-masailak eginda daudenean, atera egingo dira, eta gatza eta piperbeltza  botako dizkiegu berdurei; beste pixka  batez utziko ditugu sutan, eta, gero, irabiatu egingo ditugu. Txanotik pasatuko dugu saltsa, finagoa gera dadin.  Txahal- masailak xerretan ebakiko ditugu,  eta saltsa botako diogu guztiari gainetik. Prest!

 

 

 

BERTAKO SAGAR BETEAK

Kiruri Jatetxeko menua
Urolako Sagar Beteak

 Nola egin: Hartu sagarrak, eta kendu mutxikinak. Gero, xerratan ebakiko dira, irin eta arrautzetan pasatuko dira, eta frijitu egingo dira. Hartu bi xerra,  eta sandwich bat egingo dugu, erdian pastel-krema jarriz. Mugurdi-marmelada eranstea baino ez zaigu falta. Mahairatzeko, bi sagar-sandwich hartu, eta  platerean jarriko ditugu; eta, epelduta daudenean, azken ukitu bat emango diegu, mugurdi-marmeladarekin.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina