Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Txuleta: 250 gr
• Txanpiñoiak:100 gr
• Esne-gaina
• Tipula erdi bat
• Foie: 50 gr
• Espinaka: 100 gr
• Patata bat
Nola egin:
• Txuleta bakoitzetik 3 zati atera, plantxan gorritu, eta gorde.
• Txanpiñoiak tipularekin egosi, xehatu eta esne- gain pixka batekin nahasi.
• Moztu 2 txanpiñoi xerretan, eta plantxan egin.
• Espinakak eta patata egosi ondoren, saltsa egingo dugu.
• Foie-xerrak plantxan egingo ditugu.
Ilaran, xerretan moztutako txanpiñoiak jarriko ditugu, gainean txanpiñoi-saltsa, gero haragia eta, azkenik, foie-xerra. Albo batean, espinaka saltsa jarriko dugu.