Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Esne-gaina, 300 ml
• Jogurta, 500 ml
• Arrautza-zuringo bat
• Gelatina-orri bat
• Masustak, 50 gr
• Mugurdiak, 50 gr
• Andere-mahatsak, 50 gr
Nola egin: Jele-orriak uretan jarriko ditugu. Bigunduta daude- nean, ura kenduko diegu, eta gorde egingo ditugu. Ontzi batean, 50 ml esne-gain jarriko dugu sutan. Bero dagoenean, jelea erantsiko diogu, eta ondo nahasiko dugu. Nahasitakoan, sutan jarriko dugu, eta, irakiten hasten denean, sutik kendu eta berotan utziko dugu.
Krema egiteko: Zuringoak jasoko ditugu, eta gorde egingo ditugu. Esne-gaina jasoko dugu, eta gorde egingo dugu. Ontzi batean, esne-gaina, jogurta, zuringoak eta jelea batuko ditugu, eta kontu handiz nahasiko ditugu. Nahasita daudenean, lauzazko ontzietan banatuko ditugu, eta hozten utziko ditugu. Hoztutakoan, fruitu gorriak jarriko ditugu gainean, eta mendafnarekin apainduko dugu.