Mikel Uria azpeitiako jatetxe bat da. Sukaldaritza pertsonala du ardatz eta honako honetan txerri hankak erabili ditu bertako perretxiko eta foiez beteak bere kartan sartzeko.
Osagaiak:
– 4 txerri-hanka, egosita eta
hezurrik gabe
– 25 g onddo xehatu
– 100 g perretxiko xehatu
– 70 g haragi txikitua
(txerriarena, ahal bada)
– 30 g foie xehatu
– Tipula laurden bat, xehatua.
– 250 ml esne
– 35 g irin.
– 35 g gurin
– Gatza
– Arrautza irabiatua
Betegarria egiteko:
Ontzi batean, gurina eta tipula jarriko ditugu, eta perretxiko
eta onddoekin sueztituko ditugu.
Irina erantsi, eta ondo eragingo diogu; ondoren, esnea
botako dugu, bexamela egin arte. Foie xehatua botako
dugu, gazitu, eta hozten utziko dugu.
Txerri-hankak muntatzea:
Betegarria erantsi ondoren, hozten utziko ditugu.
Arrautza-irinetan pasatuko ditugu, eta frijitu egingo ditugu.
Sobera duten olioa kenduko diegu.
Aurkezpena:
Azpil batean jarriko ditugu, osagarriak eta saltsa erantsiko
dizkiegu, eta apaindu egingo dugu.