Azoka Herritik jatetxeen menuak

Azoka Herritik egitasmoaren baitan, Urola Gustagarri Azoka Herritik pintxoez gain, Urola Gustagarri  Azoka Herritik menuak ere izango ditugu. Laugarren urtez, herriko hainbat jatetxeren eskutik menu bereziez gozatzeko aukera izango dugu irailaren 16-17-18 eta 23-24-25 egunetan.

Bertakoa erosi, prestatu, dastatu…gozatu! lemapean herriko bost jatetxek menuak prestatu dituzte. Garaiko eta azokan erosi ahal diren produktuekin egin dituzte menuak.

Jada liburuxkak kaleratuta daude eta bertan Azpeitiko Kiroldegiko jatetxearen, Kiruri jatetxearen, Larrañaga jatetxearen, Mikel Uria jatetxearen eta Sagasti Zahar jatetxearen menuak eta berauen platerak egin ahal izateko errezetak daude, horrela jatetxeetan menuak gozatuz gain, etxeetan elkarteetan… prestatu ahal izango dira.

Animatu eta dastatu menuak jatetxeetan eta ausartu egiten!

portada

 

 


 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina