Salmorejoa

Osagaiak:

  • 150 gr oliba olioa.
  • 1-2 baratxuri ale.
  • 1.000 gr tomate naturala.
  • 150 gr ogi zahar (ahal bada mamia).
  • Koilarakada gatz.
  • 30 gr ozpin.
  • Arrautza egosi bat.
  • Urdaiazpiko zatitxoak.

Nola egin:

Baratxuria, tomatea eta gatza ontzi batean jarri eta txikitu guztia irabiagailuarekin. Ondoren, ogia eta ozpina nahasiko dizkiogu eta guztia irabiagailuarekin birrinduko dugu berriro.

Azkenik, hagaxka batekin edo irabiagailuaren hegaxkarekin nahasi bi minututan, indartsu samar, oliba olioa botatzen diogun bitartean.

Platera ateratzerakoan, jarri urdaiazpikoa ontziaren sakonean eta bota salmorejoa eta arrautza egosi birrindua gainetik.


 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina