Azoka Herritik egitasmoak bere egun handia bizi izan duen arren aurreko larunbateko azokarekin, menu bereziez gozatzeko aukerak martxan jarraitzen du asteburu honetan.
Bertakoa erosi, prestatu, dastatu…gozatu! lemapean herriko bost jatetxek menuak prestatu dituzte. Garaiko eta azokan erosi ahal diren produktuekin egin dituzte menuak. Jatetxeak aurreko asteburuan menuak eskaintzen zituzten bostak dira.
– Azpeitiko kiroldegiko taberna: Entsalada nahasia, hemengo saiheskia parrilan, patateki eta hemengo piperren piperradarekin eta Aitzarte gazta (artzain gazta) irasagar-orearekin.
– Kiruri: Txangurru entsalada, arkumea gure erara eta mango sorbetea.
– Larrañaga: Onddo budina, txahal txuleta parrilan eta mami sorbetea.
– Mikel Uria: Alberjinia pastela onddo kremarekin, hegaluzea parrilan tomate konpotarekin eta jogurt moussea mugurdi eta fruitu gorrien saltsarekin.
– Sagasti Zahar: Salmorejoa, tosta eta mamiaren eta garaiko fruituen sorbetea.
Liburuxkak eskuragarri jarraitzen dute menuak eta errezetak ikusteko.
Anima zaitez, azken asteburua da menuak probatzeko!