Urola Gustagarri-Udaberriko Zaporeak, aurkezpen ekitaldia

Esperientzia honetaz gozatu nahi baduzu: Eman izena!

 

Ekitaldia Burnibidearen Euskal Museoan (Azpeitia) izango da 2017 Maiatzaren 19an, ostirala, goizeko 10:30tan (aurreikusiriko iraupena 3 ordu). Ekitaldi honen helburua, bertaratzen direnei espazio paregabe baten aitzinean esperientzia mundial batetaz gozatzeko aukera izateaz gain, Urola Gustagarri Udaberriko Zaporeak edizioa aurkeztea da. Edizio hau Urola Erdian izango da Maiatzak 19 eta Ekainak 11 bitartean.

Edizio honetarako hautatu diren produktuak Lumagorri baserriko oilaskoa, Udaberriko baratzeko produktuak eta Euskal Sagardoa dira.

 

Eguneko jarduera programak hiru atal izango ditu

  1. Aurkezpena: Erakunde publiko desberdinetako ordezkari eta edizoaren protagonista diren ekoizle deseberdinen aldetik.
  2. Lurrun trenean bidaiatzearen esperientzia
  3. Dastaketa: Udaberriko Zaporeak edizioan parte hartuko duten taberna eta jatetxeen eskutik, edizioan dastatu eta gozatu ahal izango diren plater eta pintxo goxoen dastaketa, Euskal Sagardoaz bustita.

 

Ez galdu aukera eta igo zaitez Urolako tren gastronomikora!

 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina