2017 urte honetan, urtero bezala, Errezil Sagarraren liburuxka atera dugu Urkomek, Iraurgi Berritzenek, Ibarbi: Errezilgo Errezil Sagarraren elkarteak, Errezilgo udalak eta Errezilgo Azokak elkarlanean.
Laugarren urtea da aurtengoa eta edizio honetan ere bi menu ezberdin aurkituko ditugu. Bakoitza hiru plater ezberdinez osatuta dago eta bakoitzean osagai protagonistetako bat Errezil Sagarra da.
Errezilgo BORONDEGI jatetxea da parte hartzailetako bat eta honakoa da bere menua:
- ENTSALADA EPELA GULAKIN ETA ERREZIL SAGARRAREKIN.
- BUZTANA ERREZIL SAGAR SALTSAREKIN.
- ERREZIL SAGAR KONPOTA.
Beste menua, Gipuzkoa mailako jatetxe esanguratsu batek prestatu du, Zarauzko AIALAk. Menu hau ere hiru platerez dago osatua:
- SAGAR ETA OOLKI STRUDELA, WALDORF ENTSALADAREKIN.
- PULARDA PAPARRA ERREZIL SAGAR KREMAREKIN BERE SALTSAN.
- ERREZIL SAGAR TATINA.
Joan pentsatzen ze plater prestatuko duzun ingurukoekin jan eta gozatzeko, hurrengo egunetan errezetak plazaratzen joango baikara blogean. Adi egon!