Melatutako ahatea Errezil Sagar krematsuarekin gainean eta ziazerbak testuretan

Osagaiak:

  • Ahate izterrak (ahate urinekoa).
  • Errezil Sagarra.
  • Ziazerbak.
  • Eztia.
  • Gurina.
  • Soja lezitina.

Prestaketa:

Ahate izterrak hezurgabetuko ditugu eta hezurrak kazola batean aparte ipiniko ditugu ur tanto batekin egosteko eta horrela, platerean jartzeko saltsa egiteko zukua aterako dugu.

Behin ahate izterraren haragia papurtuta daukagula, film papera erabilita haragia trinkotu eta forma emanez zilindro batzuk egingo ditugu eta hozkailuan sartuko ditugu. Era honetara, hauek duten koipe gutxiarekin sendotu egingo dira eta gerora errazago ibili ahal izango ditugu.

Bestetik, Errezil Sagarra zuritu eta txikituko dugu, kazola batean jarri eta garraztasun puntua kentzeko gatz apur bat botako diogu, gurina eta ur-zurrustarekin batera. Ziazerbekin, batetik zuku bat egingo dugu eta horretarako, soja lezitina ibiliko dugu. Bestetik, hosto batzuk frijituko ditugu testura desberdinak lortzeko asmoz.

Azkenik, platerean aurkezteko, ahatea medailoietan zatitu eta plantxan pasako dugu alde batetik kurruskari egoteko.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina