Errezil Sagar bizkotxoa

Osagaiak:

  • 3 Errezil Sagar.
  • 3 Arrautza.
  • Esnea 200zl.
  • 250gr Irina.
  • Legamia koilarakada bat.
  • 200gr Azukrea.

Prestaketa:

Labea 180º-tan berotzen jarriko dugu. Sagar bat xaflatan zatitzen dugu eta beste biak karratuetan. Ontzi batean arrautzak nahastuko ditugu eta esnea eta karratuetan zatitutako sagarra gehituko dizkiogu. Dena ondo nahasiko dugu eta osagai lehorrak gehituko dizkiogu nahasketari, hau da, irina, azukrea eta legamia. Osagai denak ondo nahastu eta laberako molde batean jarriko ditugu. Gainean, sagar xaflak ipini eta labean 40-45 minutu egosiko dugu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina