Garaiko barazkien zakutxoa, ziazerba-kremazko saltsan

Osagaiak (4 lagunentzako):

• Brick pasta
• 450 gr. irin zuri.
• 400 ml. ur.
• 2 koilarakada olio.
• Koilarakada txiki bat gatz fin.
• Sasoiko barazki egosiak
• Ziazerba (espinaka) krema saltsa

NOLA EGIN:

  1. Irina jarri eta gatza gehituko diogu, ondoren olioa eta azkenik ura, giro-tenperaturan.
  2. Dena irabiatu, eta hozten utziko dugu ordu erdi edo gutxiagoan.
  3. Eltze batean ur ugari jarriko dugu egosten, eta zartagin bat jarriko dugu eltzearen gainean. Kontuan izan behar dugu lurruna ez dadila atera eltzearen eta zartaginaren artetik, baina egosten jarrai dezala. Maria bainuan egingo dugu lan.
  4. Silikonazko brotxa batez orea hartu, eta zartagina pintatzen ibili, beti norabide berean pintatuz.
  5. Kolorea aldatzen zaionean, zartaginean egin zaigun geruza askatu. Oso geruza mehea da.
  6. Barazkiak egosi eta salteatu. Ondoren, brick pastan sartu, eta porru-hosto batez lotu (porru-hostoa ere egosita egongo da).
  7. Azkenik, labean sartuko dugu.
  8. Ziazerba-saltsa: Ziazerbak (espinakak) egosi eta bexamel arin bat egin.

IMG_5139Kiruri jatetxearen errezeta

Loiola auzoa, 24 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 56 08 • info@kiruri.com

www.kiruri.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina