Txahal-masailak, patata-pure eta sagar konpotarekin

Osagaiak (4 lagunarentzat):

• 4 tipula

• 2 porru

• 4 azenario

• Baratxuria

• Tomate 1

• Gatza

• Olioa

• Irina

• Ardo beltza

• Salda

• Pattarra

• Kilo 1 txahal-masail

Patata-purearentzat:

  • Patata
  • Esne-gaina (nata)
  • Gurina

Konpotarentzat:

  • Sagarra
  • Azukrea

Nola egin:

  1. Hasteko, barazkiak txiki-txiki egin eta lapiko batean jarri olioarekin potxatzen.
  2. Bestetik, txahal-masailei (karrilerei) gatza bota, frijitu eta paperarekin lehortu, soberan duten olioa kentzeko.
  3. Txahal-masailak potxatutako barazkiei bota, eta gehitu pattar pixka bat, tomate ale bat eta ardo beltz pixka bat.
  4. Irakin arte itxoin, salda bota eta tapa jarrita eduki sutan pare bat minutuz.
  5. Gero presio eltzean sartu, eta ordu eta laurdenez eduki bertan. Ateratzean saltsa guztia apartatu eta irabiatu.

Patata purea egiteko:

  1. Bi patata zurituta eta zatikatuta uretan egosten jarri, gatz eta piperbeltz pixka batekin.
  2. Egostean, gurin zati bat eta esne-gain (nata) pixka bat bota, eta bost minutuan eduki ostean, dena ongi irabiatu.

Sagar konpota prestatzeko

  1. Bi sagar zurituta eta zatikatuta uretan egosten jarri, azukre pixka batekin.
  2. Sagarrak biguntzean ura kendu eta dena irabiatu.

sanagusdef8Sanagustin kulturgunearen errezeta

Plaza Nagusia, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 15 52 20

www.sanagustinkulturgunea.net

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina