Urola Gustagarriaren bigarren edizioan Baserriko Txerria eta Errezil Sagarra nagusi

Urola Gustagarriren II. edizioan Baserriko Txerria eta Errezil Sagarra izango dira protagonistak eta urriaren 25etik abenduaren 8ra bitartean bi lehengai horiek oinarri dituzten hainbat ekintza antolatu dira. Tartean, azaroaren 16an Urki baserrira, Basatxerri haztegira,  bisita eta abenduaren 7an Errezilen egingo den Errezil Sagarraren azoka berezia. Behean dituzu pre2.edizioaazalaWEBstatutako ekintza guztiak.


Urriak 25, larunbata – AZKOITIA

Herri aurkezpena.

12:00 Herriko plazan. Baserriko txerriarekin egindako pintxo dastatzea, sagardoaz lagundurik.

11:00- 14:00 Errezil sagar-gaileten lantegia.


Urriak 26, igandea – AZPEITIA

Sagastitik Kupelera bisita Añota sagardotegian. Sagardoa egiteko prozesua zuzenean. Bisita gidatua eta dastatzea.

Informazioa eta erreserbak: 943 81 20 92


 

Azaroak 2, igandea – BEIZAMA

Paseoa eta jolasak: Basoa udazkenean

10:00etan Beizamako plazan

13:00etan Animalien aztarnak bilatu, eta familia-jolasak. Beizamako produktuen dastatzea aterpetxean.

Informazioa eta erreserbak: BEIZAMAKO ATERPETXEA – INGURUMEN ZENTROA, 630 181 994, beizamabizia@gmail.com


Azaroak 8, larunbata- AZPEITIA

Ardo dastaketa eta Euskal Herriko Txorizo egosi txapelketa

Goizean, Plaza Nagusian.


Azaroak 9, igandea – ERREZIL

11:00 – 16:00 Baserriaz gozatuz, Errezil sagastitik mahaira. Bisita gidatua eta dastaketa. IRURE TXIKI BASERRI AGROEKOLOGIKOA.

Informazioa eta erreserbak: 605755543


 

Azaroak 12, asteazkena- ZESTOA

TOPAKETA. Ekoizle eta ostalaritzaren arteko topaketak. 16:30-19:30.

Aranburu landetxea, Aizarnan (Zestoa).


Azaroak 16, igandea – BEIZAMA

URKI baserrira bisita: BASATXERRI haztegia 10:30 – 13:00

Urki baserriko txerri-haztegira bisita gidatua. Beizamako produktuen dastaketa aterpetxean.

Informazioa eta erreserbak: BEIZAMAKO ATERPETXEA – INGURUMEN

ZENTROA, 630 181 994, beizamabizia@gmail.com


SAN MARTIN festak eta azoka – ERREZIL, GOIZEAN

Azaroak 29, larunbata – ERREZIL

Ogi eta Errezil sagar-gaileten lantegia 10:00 – 16:00 IRURE TXIKI BASERRI AGROEKOLOGIKOA

Informazioa eta erreserbak: 605755543


Azaroak 30, igandea – AZKOITIA

San Andres azoka berezia GOIZEAN


Abenduak 7, igandea- ERREZIL

ERREZIL SAGARRAREN AZOKA GOIZEAN 9:30etik 14:00etara.

Errezilgo sagarra balorean jarri eta sustatzen laguntzeko, urtero abenduko lehen asteburuan ospatu ohi da Errezilgo Sagarraren Azoka. Bertan, gazta erreak, taloak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, artisautza postuak ere egongo dira eta sagar opilak egiteko ikastaroa ere antolatu da lehenengo aldiz.

POSTRE-LANTEGIA (sagar-gozokia eta gailetak) BEIZAMA 10:30 – 13:00. Postre-lantegia familian: Gurinezko gailetak eta Sagar-gozokia.

Informazioa eta erreserbak: BEIZAMAKO ATERPETXEA – INGURUMEN ZENTROA,

630 181 994, beizamabizia@gmail.com


 

Horrez gain, bi hilabetez, ohi bezala eskualdeko jatetxeek prestatutako menuak ere dastatzeko aukera izango da. Txerri burualdea parrilan, baserriko txerriaren azpizun-eskalopinak onddo-saltsarekin dituzu aukeran lehenengo platererako eta errezil sagarrarekin egindako budina edota errezil sagarren eta xantilliz betetako hostopila postrerako. Urolagustagarri ekimenaren bigarren ediziorako argitaratu dugun esku orrian dituzu Baserriko txerria eta Errezil Sagarraren ezaugarriak, jatetxeek prestatutako menu guztiak eta bi produktuak ezagutzeko antolatutako ekintzak.

Zatoz, parte hartu eta on egin!

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina