OSAGAIAK (4 lagunentzat)
Errezil sagar “kompota”:
- 4 Errezil sagar
- 20 gr. Azukre
- Gatza
Foie-grasezko mamia:
- 200 g foie-gras natural
- 1 koilaratxo azukre
- ¾ l ardi esne
- Gatzagi artifiziala (tanta ba tzuk)
- Piperbeltza
- Gatz lodia eta fina
- Arto ale frijituak
- Errezil sagar koadrotxo txikitan ebakita
PRESTAKETA
Errezil sagar “kompota”:
- Labe erretilu batetan jarri sagarrak aurrez zuritu eta bere bihotz eta hazi guztiak kenduta.
- Gehitu sagarren gainera azukre eta gatz apur bat.
- Sartu labe berora (180 Cº) 20 minutuz. Sagarrak prest daudenean, birrindu hauek trituragailu batetan pasatu.
- Utzi hozten hoztgailuan.
Foie-grasezko mamia:
- Laban txiki zorrotz batekin kendu zainak gibelari.
- Ebaki gibela pusketatan eta jarri kazo batetan su baxuan urtu dadin, gatza, azukre eta xerez ardoarekin.
- Pasa txinotik eta ondo irabiatu, krematsu agertu arte.
- Irakin esnea kazoan eta utzi epeltzen, 34º – 36º C-tara iritsi arte.
- Gatzagi tantak gehitu eta, ondoren, foie-gras purea.
- Eman gatz eta piperbeltza eta nahasi ondo-ondo.
- Mahaian aterako ditugun kopa edo kikara batzutan ipini sagar “kompota” goilarakda bat eta estali foie gras pureaz.
- Utzi pausatzen toki freskoan, esnea mamitu arte.
BUKAERA ETA AURKEZPENA
- Apaintzeko, azalean arto aleak eta sagar koadrotxoak.
Errezeta: Igor Zalakain, Arzak Jatetxea.
“Herriaren izena, sasoiko atzena, errege sagarra ezizena. Euskal Herriko usai, zapore guztiok sagar honi adore”.