Aitzarte baserriko artzain generazio gaztea

Errezilgo Aitzarte baserrian Idiazabal jatorri izendapena duen gazta egiten dute. Errezilgo eta Aralarko larreetan bazkatzen duten latxa-ardien esne gordinaz eginikoa da Aitzarte Idiazabal Gazta eta Jatorri Izendapenerako beharrezko baldintzak guztiak betetzen ditu.
Bertako alabak, Izaro Zinkunegik, artzain ogibideari ekin dio eta Aitzarte baserriaren blogean esekitako bideo honetan gazta egitearen prozesuaz hitz egiteaz gain, etorkizunaz ere mintzo da. Ikusi eta gozatu!

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina