Alberjina pastela onddo kremarekin

10 lagunentzako osagaiak:

  • 300 gr tipula.
  • 150 ml oliba olioa.
  • 450 gr alberjina.
  • 10 gr baratxuri.
  • Gatza.
  • 10 arrautza.
  • 450 ml esne gain likidoa.
  • Gurina, moldeak igurtzeko.

Nola egin:

Ontzi batean, oliba olioa jarriko dugu eta berotu egingo dugu. Berotutakoan, mehe mehe ebakitako tipula gehituko diogu eta su eztitan frijituko dugu, ongi egin arte.

Eginda dagoenean, alberjinak eta txikitutako baratxuria gehituko dizkiogu ontzi berean eta dena batera egiten utziko diogu.

Eginda dagoenean, sutatik kendu eta esne gaina eta irabiatutako arrautzak gehituko dizkiogu. Ongi nahasi eta gatza botako diogu.

Moldeak gurinez igurtziko ditugu eta bete egingo ditugu. Betetakoan, labean sartuko ditugu Maria bainuan, 170 gradutara, 30 minutuz.

Egindakoan, gerora utziko ditugu beroan.


 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina