Arrautza apurtuak foierekin

Gustagarri platera

Sagasti Zahar Tolosa bidean (Urraki) aurkitzen den jatetxe bat da. Betidanik egin du apostu bertako garaiko produktuez. Irailean Azoka herritiken edizioan parte hartu zuen arrautza ekologikoekin egindako platerak herriari probatzera emanez. Eta oraingo honetan, produktu bera erabiliz, honako plater hau prestatu du bere menu eta kartan saltzeko. Arrautza apurtuak foierekin.

Osagaiak: 4 pertsonentzako
– 2 patata
– 100 g onddo
– 4 ertxiñeko arrautza
– 4 xerra foie fresko
– 2 tipula
– 4 azenario
– 4 porru
– Olioa
– Gatza

Prestaketa:
Tipula, azenarioa eta porruak zatituko ditugu, eta erregosi egingo ditugu.
Kolorea hartu dutenean, irabiatu egingo dugu, eta berriro erregosiko
ditugu, saltsak kolorea eta gorputza har dezan. Panadera patatak
prestatuko ditugu, eta, patata egiten den bitartean, onddoak zatituko
ditugu eta tipularekin egingo ditugu. Arrautza frijituko dugu, patataren
gainean jarriko dugu eta onddoa eta saltsa erantsiko dizkiogu. Amaitzeko,
foie xerra bat moztuko dugu eta frijitu egingo dugu. Jaterakoan den-dena
nahastea gomendatzen da.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina