Arrautza Ekologikoak Azoka Herritikeko izarrak

Azoka herritikeko izarra

Jada irailean sartu gara eta horrek esan nahi du gero eta gutxiago falta dela Azoka herritiken edizio berri batetarako. Jada liburuskak prest ditugu eta laster Azpeitian banatuko dira etxeetan. Baina gaurkoan azokan bertan egingo den ekimen berezi batetaz hitz egin nahi dizuegu. Aurtengo edizioan elikagai ekologikoak protagonismo berezia izango dute eta hauen artean batez ere arrautza ekologikoak nabarmendu behar.

Izan ere, pasa den urtean Loiolako piper morroekin Mikel Uriak pintxo bereziak prestatu zituen bezala, aurtengoan arrautza ekologikoekin, konkretuki Ertxiñeko arrautzekin, prestatuko dira pintxoak azokaren egun handian. Irailaren 19an, larunbatean, izango da eta eguardiko 12:00etatik aurrera DOHAN dastatu ahal izango dira. Honako honetan, Sagasti Zahar eta Larrañaga jatetxetako sukaldariak izango dira pintxoak prestatuko dituztenak. Zatoz eta gozatu bertako produktuekin.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina