Osagaiak: Lau pertsonarentzat
- 2 patata
- Onddoak 100gr
- 4 baserriko arrautza
- Foie freskoa, 4 laminatxo
- Saltsarako osagaiak:
- 2 tipula
- 4 azenario
- 4 porru
- olioa
- gatza
Nola egin:
- Hasteko, tipula, azenarioa eta porrua txiki-txiki egin, eta oliotan ondo potxatu. Kolorea hartzen utzi, saltsarako da eta.
- Barazkiak guztiz potxatuak ditugunean, dena irabiatu eta saltsa hori berriro egosi, saltsak gorputz eta kolore egokia har dezan.
- Ondoren, patatak zuritu eta ‘panadera’ eran egin, hori platerren azpialdea izango da eta.
- Patatak egiten diren bitartean, onddoak hartu, zatikatu eta tipularekin batera dena goxatuko dugu.
- Eginak ditugunean aurretik egina dugun saltsarekin nahastu. Hori pataten gainetik joango da.
- Ondoren, baserriko arrautzak hartu, oliotan frijitu eta onddoekin dugun saltsarekin gainean jarri.
- Amaitzeko foiea hartu, xerra fin samar bat ebaki, eta olio tantatxo batekin frijitu egingo dugu.
- Urre kolorea hatzen duenean, gatz pittin bat bota, eta arrautzaren gainean jarriko dugu.
Jateko unean dena nahastea gomendatzen da.
Elosiaga auzoa, 353 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 34 42
Posta-e: sagastizahar@hotmail.es