Urola Gustagarri-Udako Zaporeak edizioa amaitzear dago. Azken egunak gelditzen dira Urola Erdiko 3 jatetxek Artzai Gazta, Beizamako Urkizahar txakolin ekologikoa eta Egaña gozotegiko izozki artisauak erabiliz eratu dituzten menu ezberdinak dastatu ahal izateko. Abuztuak 15ean amaitzen da edizio hau.
Produktu hauek hobeto ezagutzeko, ekintza ezberdinak antolatzen joan gara edizio honek irauten zuen bitartean.
Ekintzekin amaitzeko, azken bisita bat eskaintzen dizuegu, Beizamako Arreta baserriko gaztandegira. Bisita Abuztuak 13an izango da. Idiazabal jatorriko Beizama gaztaren ekoizleak dira eta Artzai Gazta elkarteko kide.
Arditegia (ardien neguko aterpea), jetzitegia (ardiak jezteko instalazioak), gaztandegia (gazta egiteko gunea), ganbera (gazta egin eta gordetzeko tokia), museoa eta denda bisitatu ahal izango dira.
Bisitarako aurrez izena eman behar da eta gaur oraindik ere aukera dago horretarako. Izen ematea Loiolako Turismo Bulegoan, 943151878 zenbakian edo i-loiola@turismo.eus helbidean eman daiteke.
Aurreko hilean Beizama gaztandegira egin genuen bisita galdu egin bazenu, ez galdu azken aukera hau.
Parte hartu ezazue esperientzia ezberdin bat bizitzera. Animatu!