Azoka Herritik egitasmoaren baitan Urola Gustagarri ekimenak bere lekua hartu du, eta bigarren urtez sukaldari eta ekoizleak elkarrekin, bat eginda gatoz tokiko ekonomiaren sustapena eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko helburuz. Aurtengo edizioaren protagonista nagusia Loiolako Pipermorroa izango da.
Loiolako Pipermorroa, geure geurea
Loiolako Pipermorroa, Urola Erdiko piper berezi bat da, eta nahiko ezezaguna. Loiolako Pipermorroa, Azpeitiko eta Azkoitiko landa eremuko lursail txikietan ekoizten da. Piper mota hau, autokontsumorako eta bertako azoketan saltzeko ekoizten da. Piper mota honen kontserbazioa, karakterizazio morfologiko eta agronomikoa babesteko Neiker etxeak bertako ekoizleei haziak jaso dizkie.
Loiolako Pipermorroa, haragi lodiko fruitua da (7-8 mm), luzetara laukia eta amaiera biribildu edo/eta irregularra 3-5 lobulotan, eta 230-300 gramo inguruko pisua du. Heltzen denean, freskoan, erreta edo frijituta jan daiteke.
Irailak 19, ostirala:
17:00etan, Baserritarren azoka, Sanagustinpen.
Irailak 20, larunbata: Plaza Nagusian.
10:00etik 14:00etara: Baserritarren azoka. Bertaratuko diren ekoizleak:
- TXARABARREN Urrestilla-Barazkiak/Loreak
- ENPARAN GAIN Azpeitia-Barazkiak/Tomateak
- ETXEARRETA Loiola-Barazkiak
- ONDARRE Errezil-Barazkiak
- ARRIAGAIN Azpeitia-Barazkiak/Gazta
- IRURE TXIKI Errezil-Barazkiak/Ogia
- TXANTON Azpeitia- Barazkiak/Landareak
- SOLAKA Errezil-Ogia
- ATXUMARRI Azpeitia-Gazta
- ARRETA Beizama-Gazta
- XOXOTE GAZTA Azpeitia-Gazta
- PREMIETXEBERRI Azpeitia-Gazta
- UNANUE Azpeitia-Sagardo ekologikoa
- EKAIN Zestoa-Sagardo ekologikoa
- ERREZILGO AZOKA Errezil-Errezilgo produktuak
- GALARRAGA GAZTA Errezil-Gazta
- SANTAKUTZ Azkoitia-Fruta/Kontserbak
- BASERRITIK.COM Baserritarren elkartea-Denetarik
- BASATXERRI Zestoa-Txerrikia
- URKAIKO Zestoa-Haragia
11:00etik 14:00etara: Gaileta tailerra.
12:00etan: Loiolako Pipermorroaren dastatzea. Mikel Uria sukaldariak Loiolako Pipermorroarekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Gosea egiten joateko hemen duzue Loiolako Pipermorroarekin egindako pintxoaren errezeta.
Azkenik, irailaren 19, 20 eta 21ean (Azoka egunetan) eta irailaren 26tik 28rako asteburuan herriko 10 jatetxeetan bertako produktuekin egindako errezetak prestatu dituzte. Gainera, aurten ere errezeta horiek esku orri batean bildu dira, eta errezetak eskuan, herritarrok ere gure trebezia proban jarriz, azokan erositako bertako produktuen balioa preziatu dezakegu.