Urtarrila bitartean bertako eta garaiko produktuekin egindako platerak probatu ahal izango da urolako 9 jatetxetan Urola Gustagarriren edizio berri bati ezker. Honako honetan Beizamako Ostatu Zaharraren plater honetaz hitz egingo dugu. babarrunak sakramentu guztiekin, eta honako hau da errezeta:
Osagaiak:
– Babarrunak
– Azak
– Sakramentuak: sahieskia,odolkia
eta eusko label txorizoa
– Gindillak
– Tipula
– Olioa
– Gatza
Prestaketa:
Kazuela batean babarrunak jarri, urez estali, tipula bat txikitu eta olio
txorrotada bat bota. Hau dena bi ordu eta erdiz egosten eduki ura
lurruntzen doan heinean botatzen joanaz. Egositakoan zartagin batean
olioa eta tipula jarri eta gorritzen direnean babarrunetara bota gatz pixka
batekin.
Beste kazuela batean jarri uretan egosten azak eta sahieskia olio
pixkatekin, eta egosten direnean, olio errea bota baratzuriarekin.