Bakailaoz betetako piperrak

Larrañagako lehen platerra Azoka Herritiken

Osagaiak: 4 pertsonentzat

• Piper berde bat

• Baratxuri ale bat

• Perrexil apur bat

• Olio basokada bat

• Gatza eta piperbeltza

• 12 pikillo piper oso

• Arraina, 200 gr (legatza, zapoa edo bakailaoa)

• Tipula bat

• Azenario bat

Saltsarako osagaiak:

• Tipula apur bat, erregosia

• Arrain-salda beroa, ¼ litro

• Loiolako 4 piper morro gorri

• Perrexil apur bat

Nola egin:

Tipula, azenarioa, piper berdea eta baratxuria txiki- txiki egingo ditugu. Barazkiak kazola batean jarriko ditugu egosten, olioarekin eta gatz apur batekin. Barazkiak bigundutakoan, arraina izpituta erantsiko diogu, eta gatza, piperbeltza eta perrexil txikitu pixka bat gehituko dizkiogu. Zurezko koilara batez ondo eragingo diogu guztiari; arraina gehitu eta bi minutura, sutik aterako dugu guztia, eta estali egingo dugu. Hozten denean, piperrak beteko ditugu, eta arrautza- irinetan pasatu eta frijitu egingo ditugu. Piper frijituak kazolan jarriko ditugu, eta saltsarekin estaliko ditugu. Zenbait minutuz sutan berotu ondoren, zerbitzatzeko prest izango ditugu. Saltsa prestatzeko, osagaiak irabiagailuan txikituko ditugu, saltsa lodi samarra lortu arte.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina