Baratzeko tinbala

Osagaiak: Lau pertsonarentzat

  • Alberjinia 1
  • 4 tomate
  • Piper gorriak 2
  • Piper berdeak 4
  • Tipula 2
  • Baratxuriak 4 hortz
  • Kalabazin 1
  • Olioa
  • Gatza
  • Espezieak, nahi era

Nola egin:

  1. Lehenik tipula eta baratxuria zatikatu eta olioetan jarri, su txikian.
  2. Ondoren, piper berte eta gorria zati luzeetan ebaki, tipularekin batera oliotan sartzeko.
  3. Dena poliki-poliki potxatzen den bitartean, alberjinia eta kalabazina zuritu, zatikatu eta guztia nahastu.
  4. Barazki guztiak potxatzen ari direnean, tomateak hartu eta zati handitan ebaki, beste barazkiekin nahasteko.
  5. Azkenik, dena bor-borka dugunean, ezkaia (tomillo) edo antzeko espeziaren bat nahas geniezaioke, nahi eran.

ElosiIMG_5380aga auzoa, 353 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 34 42
Posta-e: sagastizahar@hotmail.es

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina