OSAGAIAK: 4 pertsonarentzat
Ahate konfit bat
Letxuga desberdinak
300g leka
2 patata
Olioa
Ozpina
Gatza
Basoko fruten siropea
NOLA EGIN:
Konfita prestatzeko, haragia gatzarekin eta baratxuriarekin igurtzi, estali eta 36 orduz hozten utzi. Gazituak kontserbatzaile moduan funtzionatzen du. Haragia egosi aurretik, garbitu
gatza eta lehortu. Haragia eta desegindako koipea kabitzeko adinako ontzi batean ipini, eta labean sartu (76º–135º). Haragia galdarraztatu (eskalfatu) gutxienez egosi arte, edo
haragia samurtu arte, 90 min 10 or. artean.
Letxugak garbitu, julianan moztu, ontzi batean ipini eta gozatu. Letxuga geruza bat jarri platerean, gainetik aurrez egositako leka eta patatak, eta ondoren bere koipetan salteatutako ahate konfita gehitu.
Amaitzeko, basoko fruten olioarekin dekoratu (bol batean olioa ipini, siropea gehitu eta nahastu).
Loiolako Inazio Hiribidea, 24 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 56 08
Posta-e: info@kiruri.com