Baserriko txerria

Tradizioz Euskal Herriko baserrietan kalitate handiko janariak eta edariak ekoitzi izan dira; gure baserritarrek arreta handiz zaindu izan dituzte, landa-ingurua babesteko zeregina ere beren gain hartuta. Gure baserrietan hazi eta bizi diren animalien artean, txerria izan da nabarmenetako bat, eta, duela urtebetetik, horren tradizionala den produktu horrek badu bere kalitateari dagokion ziurtagiria ere: Eusko Label familian sartu da, “Baserriko Txerria/Cerdo de Caserío” izenarekin.txerrikia

Horrela, Basatxerrik Urdetxe etxearentzat aire librean hazten dituen txerriak, euren bizitza osoa euskal mendietan igarotzen duten txerri horiek, berme ezin hobea adierazten dute gure etxeetan kalitate handiko produktu osasungarriak izan ditzakegula ziurtatzeko. Hazi Fundazioak arautzen duen araudi zorrotzak ezarritako jarraibideak betez, animalia horiek euskal geografia osoan zabalduta dauden gure baserri inguruetako baso eta zelaietan ibiltzen dira, eta laboreez, lekadun landareez, olio-landareez eta zahiz osatutako pentsuak eta mendietan aurkitzen dituzten askotariko fruta eta belarrak jaten dituzte.

Zer beste aparteko ezaugarri ditu produktu honek? Funtsean, ohiko txerribodetan “prozesatzen” ziren baserriko txerri haietako bat dastatzeko zortea izan genuenok gogoratzen duguna: batez ere, zapore bikaina, eta baita oso garrantzitsua den beste gauza bat ere: aparteko samurtasuna, bai haragi freskoan, bai berorrekin egindako produktuetan ere, txerrikien langintzan eskulangile onenak direnekin lan egiten baitugu benetako txerri-gutiziak lortzeko, ahalik eta modu sinpleenean landuz eta gehigarriak ezinbestekoak direnean soilik erabiliz, eta ahalik eta gutxien.

 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina