Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Baserriko Eusko Labeldun Masail Mamiak, 1200 gr
• Oliba-olioa, 200 ml
• Tipulak, 500 gr
• Azenarioak, 100 gr
• Porruak, 100 gr
• Baratxuriak, 10 gr
• Tomate egina, 250 ml
• Ardo zuria, 150 ml
• Brandia, 100 ml
• Haragi-salda edo ura, 2000 ml
• Cava, 500 ml
• Gatza
Nola egin:
Gatza botako diegu masail-mamiei, eta 200 ml oliba- oliotan frijituko ditugu. Frijitu ondoren, xukatu egingo ditugu, eta gorde. Barazkiak zatituko ditugu, eta gorde egingo ditugu. Ontzi batean, masail-mamiak frijitzeko erabili dugun olioa jarriko dugu, eta berotu egingo dugu. Bero dagoenean, baratxuriak gorrituko ditugu; ondoren, barazkiak botako ditugu, eta su eztian frijituko ditugu. Barazkiak frijitu ondoren, masail-mamiak gehituko dizkiogu, ondo nahasiko dugu, eta brandia, ardo zuria, tomate egina, ura edo salda eta cava erantsiko ditugu; gatz apur bat bota, eta ordu eta erdiz egosten utziko dugu, gutxi gorabehera. Eginda dagoenean, barazkiak aterako ditugu eta irabiagailuan pasako ditugu. Ondoren, txano batetik pasako ditugu. Aparra kenduko diogu saltsari, eta gatz-puntua emango diogu. Masail-mamiak gehituko dizkiogu, eta saltsa loditzen utziko dugu. Ondoren, berotan utziko dugu. Lurrezko azpil edo kazola batean jarriko dugu, eta nahi dugun moduan apainduko dugu, barazkiekin, perretxikoekin, patatekin…