Baserriko oilaskoaren txarlottea

Osagaiak (4 lagunentzako):

• Oilasko bat.
• 2 alberjinia (berenjena).
• Baso bat ardo beltz.
• Txupito bat koñak.
• 2 tipula.
• Porru bat.

NOLA EGIN:

  1. Ondo egosi oilaskoa, eta hezurrak kendu. Ebaki alberjiniak xerra oso meheetan eta pixka bat frijitu.
  2. Saltsarentzat barazkia egiten jarri (potxatu), eta tostatua ikusten dugunean, koñakarekin flanbeatu eta ardo beltza gehitu. Loditzen denean, oilaskoa egosi dugunean lortu dugun salda bota.
  3. Birrindu eta saltsa iragazi.

AURKEZPENA:

  1. Flan-ontzi baten hondoa estaliz jarriko ditugu alberjinia-xerrak.
  2. Gero oilaskoaren haragia jarri, eta berriro alberjinia-xerrekin estaliko dugu. Maria bainuan egosiko dugu 15 minututan.
  3. Mahaira ateratzerakoan 180 gradutara berotuko dugu 10 minututan, eta saltsa botako diogu gainera.

LAGUNGARRIAK:

Patata purea, aranak edo irasagarrezko gozokia.


IMGP2636 copia

Jai alai jatetxearen errezeta

Urrestilla bidea • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Tel.: 943 81 22 71

jaialaijatetxea@gmail.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina