Berenjena hegaluzearekin eta piper gorri erreen entsalada

Osagaiak: Lau pertsonarentzat

  • 400g hegaluze (zatietan)
  • 600g piper gorri
  • 400g berenjena
  • 120g letxuga (mota desberdinetakoak)
  • 80g Cherry tomate
  • Kukulua lau zatitan moztuta
  • Oliba olioa
  • Jerezko ozpina
  • Gatza

NOLA EGIN:

  1. Piper gorriak garbitu, zapi batekin lehortu eta labeko plaka batean jarri.
  2. Oliba olioa gehitu eta labean 190º sartu 25 minutuz.
  3. Behin eginda daudenean, hozten utzi, eta jarraian, azala eta haziak kendu.
  4. Ondoren tiratan moztu eta utzi.
  5. Berenjenarekin ere piperrarekin egindako pausu berak jarraitu, gradu eta denbora ere modu berean neurtuz.
  6. Ontzi batean 50ml oliba olio berotzen jarri. Berotutakoan, piperrak eta berenjenak gehitu eta su txikian bost minutuz eduki.
  7. Amaitzeko gatza bota eta hozten utzi.
  8. Aparte, ontzi batean, gozatzeko erabiliko den olioari eta ozpinari gatza gehitu, eta ongi nahastu.

AURKEZPENA:

  1. Piperrak eta berenjenak ongi xukatu eta plateraren erdian jarri.
  2. Jarraian, letxugak, tomateak eta hegaluze zatiak jarri.
  3. Behin osagaiak jarrita, gozatu eta norbere gustura dekoratu.

 

IMG_5232Loiolako Inazio Hiribidea, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Tel.: 943 81 43 15

Posta-e: mikeluriajatetxea@gmx.es

www.mikeluriajatetxea.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina