Egunotan aurreratu bezala, martxan da udazkeneko Urola Gustagarri ekimena. Urola bailarako 9 jatetxek bertako eta garaiko elikagaiekin plater bikainak prestatzeko duten abileziaz gozatu ahal izango dugu beste behin.
Ekimen honen 4. edizioa urtarrila bitartean luzatuko da, beraz, denbora badago zer plater dastatuko duzuen pentsatu eta data aukeratzeko. 9 platerak piskanaka blog honetan zabaltzen joango gara. Bitartean, egin kontu edizio honetan parte hartzen duten jatetxeez:
Azkoitian:
– Joseba jatetxea (Floreaga jauregia)
– Laja jatetxea
Azpeitian:
– Mikel Uria
– Larrañana Hotel jatetxea
– Jai Alai
– Sagasti Zahar
Zestoan:
– Aranburu jatetxea (Aizarna)
Beizama:
– Ostatu Zaharra