Nola egin: Hartu sagarrak, eta kendu mutxikinak. Gero, xerratan ebakiko dira, irin eta arrautzetan pasatuko dira, eta frijitu egingo dira. Hartu bi xerra, eta sandwich bat egingo dugu, erdian pastel-krema jarriz. Mugurdi-marmelada eranstea baino ez zaigu falta. Mahairatzeko, bi sagar-sandwich hartu, eta platerean jarriko ditugu; eta, epelduta daudenean, azken ukitu bat emango diegu, mugurdi-marmeladarekin.