AZOKA HERRITIK. AZPEITIA. IRAILAREN 21EAN.
Azoka Herritik egitasmoaren baitan Bertakoa erosi, prestatu, dastatu… gozatu! ekimen berritzailea prestatu da tokiko ekonomiaren sustapena eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz. Ekimena Urkome eta Iraurgi Berritzen, garapen agentziek antolatu dute, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Azoka herritik Azpeitiko Alde Zaharra bihotz harturik, herritarrok herritarrontzako antolatutako azoka da, gu oinarri, protagonista eta helburu izango gaituen Azpeitia eraikitzeko. Harremanak landuz Azpeitian bizitzeko, kontsumitzeko, lan egiteko eta gozatzeko modu berri bat antolatzeko aurreneko pausoa da; eta bide batez, egun hauek herri solidario, sortzaile eta alai baten erakusleiho bihurtuz elkarrekin gozatzeko asteburua eskaintzen du.
Herriko hainbat sektore eta eragilek hartuko dute parte asteburu guztien zehar. Honako azoka nagusi hauek izango dute presentzia besteak beste: merkatarien stock azoka, bertako artisauen postuak, baserritarren azoka, bigarren eskuko azoka, herriko taldeen postuak edota kultur azoka.
Baserritarren Azoka
Asteburuko protagonistetako batzuk izango dira bertako ekoizle edota baserritarrak. Protagonistak izango dira, azpeitiarron egunerokotasunean hala direlako eta hala izaten jarraitzea nahi dugulako. Protagonistak dira landa eremuan zaintza eta hobetzean, protagonistak herriaren garapen ekonomikoan eta protagonistak herritarren elikadura osasuntsu eta burujabean.
Bertako ekoizle edota baserritarrak dira garaian garaiko eta bertako produktu freskoa herritarron eskura jartzen dutenak. Eta irailak 21ean, larunbat goizean ere Azoka Herritik-en garaiko eta bertako produktua eskuratzeko aukera izango dugu.
Azokara bertaratuko diren ekoizleak:
TXARABARREN – barazkiak, lorak URRESTILLA
ENPARAN-GAIN – barazkiak, tomateak AZPEITIA
ETXEARRETA – barazkiak LOIOLA
ZUMETA – barazkiak AZKOITIA
ONDARRE – barazkiak ERREZIL
ARRIAGAIN – barazkiak, gazta AZPEITIA
TXANTON – landareak, barazkiak AZPEITIA
SANTAKUTZ – sagarra, kiwia AZKOITIA
ERREZILGO AZOKA – mermelada, gazta, ogia ERREZIL
URKIZU BASERRI – kontserbak, oilaskoak ZESTOA
BASERRITIK.COM – Baserritarren elkartea
URKIZAHAR – txakoli ekologikoa BEIZAMA
EKAIN – sagardo ekologikoa ZESTOA
AÑOTA – sagardoa AZPEITIA
ATXUMARRI – gazta AZPEITIA
IZARRAITZ GAZTA – gazta AZPEITIA
XOXOTEKO GAZTA – gazta AZPEITIA
ELOSIAGA E.Z. – gazta AZPEITIA
BEIZAMAKO GAZTA – gazta BEIZAMA
PEMIETXEBERRI – gazta AZPEITIA
AÑOI – behi esnea ERREZIL
BASATXERRI – txerrikia ZESTOA
URKAIKO – txahal haragia ZESTOA
AGITE BASERRIA – txahal haragia AZPEITIA
KORTATXO BASERRI – txahal haragi ekologikoa AZKOITIA
SALANORT – arrain kontserbak GETARIA
SOLAKA – ogia ERREZIL
Bertan eta bertakoa erosi, prestatu, dastatu eta gozatu! On egin!
Urkome, Urola Kostako Landa Garapen Elkarteak, eta Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzarako Erakundeak, elkarlanean Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, ekoizleak eta herriko sei jatetxetako sukaldari profesionalak jarri dituzte harremanetan.
Bertako produktuez osatutako plateren errezetak prestatu dituzte sei sukaldariek, eta esku-orri batean bildu dira errezeta horiek. Zein helbururekin? Herritarrak errezeta eskuan larunbat goizean azokan bertan osagaien erosketak egin eta sukaldean abenturatzeko helburuarekin.
Eta norbaitek sukaldeko lanetan eta prestaketa lanetan hasi aurretik errezeta goxo horien iturria probatu nahiko badu, herriko sei jatetxeetan plater horiek eskaintzen diren menu bereziak izango dira. Menu berezi horiek Azoka Herritik ekimenak irauten duen egunetan eta ondorengo egun eta asteetan dastatu ahalko dira behean zerrendatutako jatetxeetan:
Larrañaga Hotela-Jatetxea
Jai Alai jatetxea
Sagasti Zahar jatetxea
Sanagustin Kulturgunea
Mikel Uria jatetxea
Kiruri jatetxea
Aprobetxatu eta on egin!