Urola Gustagarri-Udako Zaporeak edizioa dagoeneko hasi da. Urola Erdiko 3 jatetxek, Artzai Gazta, Beizamako Urkizahar txakolin ekologikoa eta Egaña gozotegiko izozki artisauak erabiliz, menu ezberdinak eratu dituzte eta dagoeneko dastatzeko aukera badago Abuztuak 15arte.
Produktu hauek hobeto ezagutzeko, ekintza ezberdinak antolatu ditugu edizio berri honek irauten duen bitartean.
Oraingo honetan bisita bat izango dugu, Abuztuak 6 larunbatean, Beizaman dagoen Urki Zahar baserriko txakolindegira. Getariako Txakolina egiten dute eta dena modu ekologikoan, kutsadura eragingo luketen kanpo baliabideak baztertuz.
Mahastiak bisitatu ahalko ditugu, mahasti hauek Getariako Txakolina jatorrizko deiturako altuenak direlarik, txakolindegiak duen upeltegia ere bisitatzeko aukera izango dugu eta Urki Zaharko ugazabak txakolin honen ekoizpenaren sekretu guztiak erakutsiko dizkigu.
Bisitarako aurrez izena eman behar da eta gaur oraindik ere aukera dago horretarako. Izen ematea Loiolako Turismo Bulegoan, 943151878 zenbakian edo i-loiola@turismo.eus helbidean eman daiteke.
Parte hartu ezazue esperientzia ezberdin bat bizitzera. Animatu!