Edizio honetako azken txanpa.

Folleto UG Udazkena 2015

Urola Gustagarri edizio honen azken asteburura iritsi gara. Hiru hilabetez disfrutatu ahal izan dugu, ekintza eta plater ezberdinak dastatuz.

Esan beharra dago, oraindik ere hileko azken hiru egunetan aprobetxatu eta ekimen honetaz gozatu ahal izango dugula. Larunbat honetan, Zumaiako Santa Klara Baserri-nekazalturismo eta landetxera azken bisita gidatua egiteko aukera dago, plan paregabea etxeko txikiekin joateko (gure aurreko post-ean dago informazio dena).

Azken asteburua da baita ere Urola Kostako jatetxeek prestaturiko platerak dastatzeko. Urola Gustagarriren edizio honetan, beste post-etan aipatu izan dugun bezala, jatetxeek bertako eta garaiko produktuekin egin dituzte platerak. 9 jatetxe parte hartzaile izan ditugu, 9 plater ezberdinekin:

– Aizarnako Aranburu jatetxea: Basatxerri txerri txuleta, Ertxiñeko arrautzak eta piperrak.

– Beizamako Ostatu Zaharra: baba gorriak sakramentu guztiekin.

– Azpeitiko Jai Alai jatetxea: bertako esnezko arkumea tenperatura txikian errea.

– Azkoitiko Joseba jatetxea: “gure baratzeko barazkien entsalada epela, musitxa gazta, intxaur, ur eta bertako eztia”.

– Azkoitiko Laja jatetxea: onddoen entsalda epela.

– Azpeitiko Larrañaga jatetxea: onddoz beteriko txahal mihi xerra.

– Azpeitiko Lau Bide jatetxea: esnezko arkume saiheskia erreta garaiko barazkitxoekin.

– Azpeitiko Mikel Uria jatetxea: Eusko Label txerri-hankak perretxiko eta foierekin beteak.

– Azpeitiko Sagasti Zahar jatetxea: arrautza apurtuak foierekin.

Aukeratu gustokoen duzun platera eta gozatu jatearen plazerretaz.

Bitartean, gu edizio berri batetan pentsatzen hasiko gara, ilusioz ekintza eta menu ezberdinetan lan egiten.

Amaitzeko, eskerrak eman Urola Gustagarri edizio honetan pate hartu duzuen guztioi. Eskerrik asko!


Aranburu euskaraz Beizama euskaraz Jai Alai euskaraz Joseba euskaraz Laja euskaraz Larrañaga euskaraz Lau Bide euskaraz Mikel Uria euskaraz Sagasti Zahar erdaraz

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina