Sagar biltze garaia amaitu berri den honetan Urolak hain berea duen Errezil Sagarra jarri nahi du balorean eta, hori dela eta, elikagai honekin egindako errezeten liburuska bat kaleratu berri du Iraurgi Berritzen, Urkome, Ibarbi (Errezil Sagarraren Elkartea), Errezilgo Udala eta Azokari ezker.
Abenduaren 6an, igandea, egingo da Errezil sagarraren azoka barietate honi izena ematen dion herrian bertan, eta egun honen baitan aurkeztu da liburuska. Bertan, Luis Irizar sukaldaritza eskolan elikagai honekin egindako 3 errezeta goxo agertzen dira, eta era berean, nabarmendu, bailarako sukaldariak egindako plater bikainak ere badaudela. Horrela, aurtengo edizio honetan parte hartu duen Jai Alai jatetxeko Isaac García Bravo sukaldariak beste hiru errezeta prestatu ditu.
Hona hemen liburuska: Errezil Sagarra errezeten liburuska
Honako hauek dira platerak :
– Foie Gras Micuita sagar gozokiarekin.
– Perretxikoz betetako eskalopinak porto saltsarekin eta sagar purearekin.
– Sagarra.
– Txerri -Hanken, sagarraren eta onddoen milhorria
– Sagar eta Foie rabioliak tipula karamelizatuaren gainean
– Sagar errea, mamia, gaztainak eta intxaurrak