Errezil Sagar “Krumblea”

 

Osagaiak “Krumble” masa:

  • Azukrea 85 gr.
  • Gari irina 150 gr.
  • Gurina 100 gr.
  • Gatza

Osagaiak Errezil Sagar krema:

  • Errezil Sagar 265 gr.
  • Azukrea 50 gr.
  • Gurina 75 gr.
  • Irina 15 gr.

Prestaketa:

Molde bat gurinarekin eta irinarekin forratuko dugu. “Krumble” masa egiteko gurina epeldu eta beste osagaiak gehituko dizkiogu. Eskuekin landuko dugu masa fin bat lortu arte. Zartagin batean sagarra jarriko dugu zurituta eta karratutan moztuta. Azukre eta gurinarekin erregosiko dugu 10 minutu, bukaeran irina gehituko diogu.

Moldean sagar krema jarriko dugu eta gainetik “krumble” masa eskuekin apurtuta jarriko diogu gain dena bete arte. Labean egingo dugu 15 minutuz, 180ºC-tan. Jogurta eta marrubi batzuekin apainduko dugu platera.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina