Osagaiak
Masa hautsiarentzat
- 250 gramo gari irina.
- 150 grano laukitxotan moztutako gurin hotza.
- 125 gramo azukre txuria.
- Arrautza bat.
- Gatz pixka bat.
- Limoi baten birrindua.
Sagarraren barrubetea
- Errezil Sagar kilo bat (zurituta eta 1x1zm-ko laukitxoetan moztua).
- Sagarrak salteatzeko gurina.
- 80 gramo intxaur xehatuta.
Crumblearentzat
- 100 gramo irin.
- 100 gramo azukre.
- 100 gramo laukitxoetan moztutako gurin hotza.
- Laguntzeko: jogurt grekoa eta limoi baten birrindua.
Prestaketa
- Sukaldeko robot batean, orea egiteko osagaiak jarri eta dena birrindu 6-8 segundoz.
- Masarekin bola bat egin, film paperean jarri eta landu forma zirkularra emanez.
- 2 orduz hozkailuan hoztu.
- Molde batean orea zabaldu ertzak ere estaliz.
- Zartagin zabal batean, 50gr gurin eta Errezil Sagarra salteatu, samurrak gelditu behar dute gehiegi egin gabe. Prozesuaren erdian azukrea gehitu.
- Sua itzaltzean intxaurrak eta kanela gehitu.
- Hozten utzi giro tenperaturan.
- Sukaldeko robot batean, Crumbleareko osagaiak jarri eta birrindu 3-4 segunduz, harea bezala gelditu arte.
- Errezil Sagarraren barrubetea moldean egongo den masari gehitu eta gainean Crumblea jarri dena estali arte.
- Labean sartu 45 minutu, 170 gradutan.
Platerean jartzeko
Utzi tarta epeltze eta zati bat moztuko dugu. Jogurt grekoaren koilarakada batekin lagunduko diogu eta limoi birrindua bota gainetik (esne gain muntatua edo izozki bola batekin lagundu ahalko litzateke).