Errezil Sagar txurroak gaztaina txokolatearekin

Osagaiak:

  • Errezil Sagarra.
  • Irina.
  • Olioa.
  • Txokolatea.
  • Gaztainak.
  • Esne-gaina.

Prestaketa:

Errezil Sagarra zuritu, txikitu eta xehatuko dugu sagar pure bat lortu arte.

Txurroak egiteko, ontzi batean irin eta sagar pure kopuru berdina jarriko dugu. Dena ondo nahastuko dugu hagaxka batekin edo irabilgailuaren laguntzarekin errazago egiteko. Masa mahuka batean sartu eta frijitu.

Gaztaina txokolatea egiteko, gaztainak labean erreko ditugu, ondoren esne-gainarekin eta esnearekin batera katilu batean jarriko ditugu eta txokolate estaldura urtuta dagoenean xehatu eta platerean jarriko dugu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina