Udazkenarekin batera etorri zaigu sagar uzta eta urtero bezala aurten ere sagar astea eta Errezil Sagarraren eguna ospatzeko garaia ere bai. Ona hemen asteko egitaraua:
AZAROAK 26, ASTEARTEA
Hitzaldia JUAN GAMIO-rekin (Sagar basati eta gaur egungo sagarraren arteko desberdintasunak). Borondegin 19.00etan.
AZAROAK 27, ASTEAZKENA
XABI IZAGIRRE, Elikaguneko sukaldariarekin 3 orduko ikastaroa. Erniope Elkartean 19.00etan.
AZAROAK 29, OSTIRALA
Pintxo-potea, Errezil Sagarrez egindako pintxoak izango dira.
ABENDUAK 1, IGANDEA
ERREZIL SAGARRAREN AZOKA 10.00etatik 14.00etara.
- Sagar eta sagarkiez osaturiko postuak.
- Herriko baserrietako produktuak.
- Sagar muztioa.
- Gaztain erreak.
- Artisauak.
- Sagar dultze lehiaketa.
11.00etan BISITA GIDATUA ERREZIL SAGARRAREN IBILBIDEAN.