Errezil Sagarraren menuak 2019

2019an ere urte, urtero bezala, Errezil Sagarraren liburuxka atera dugu Urkomek, Iraurgi Berritzenek, Ibarbi: Errezilgo Errezil Sagarraren elkarteak, Errezilgo udalak eta Errezilgo Azokak elkarlanean.

Seigarren edizio  honetan ere bi menu ezberdin aurkituko ditugu. Bakoitza hiru plater ezberdinez osatuta dago eta bakoitzean osagai protagonista bat dago, ERREZIL SAGARRA.

Errezilgo GRANADA jatetxea da parte hartzailetako bat eta honakoa da bere menua:

  1. Entsalda epela Errezil Sagarra eta foierekin.
  2. Txahal azpizuna plantxan Errezil Sagarra eta onddoekin.
  3. Errezil Sagar bizkotxoa.

 

 

Beste menua, Azpeitiko AISIALDI gastro tokiak prestatu du. Menu hau ere hiru platerez dago osatua:

  1. Mikuit piruleta eta Errezil Sagarra.
  2. Melatutako ahatea Errezil Sagar krematsuarekin gainean eta ziazerbak testuretan.
  3. Errezil Sagar txurroak gaztaina txokolatearekin.

 


 

 

Ausartu eta sukaldatu plater ezberdinak ingurukoekin jateko. On egin!

 

 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina