Errezil Sagarraren menuak 2020

2020 urtean ere, urtero bezala Errezil Sagarraren liburuxka atera dugu Urkomek, Iraurgi Berritzenek, Ibarbi: Errezilgo Errezil Sagarraren elkarteak, Errezilgo udalak eta Errezilgo Azokak elkarlanean.

Zazpigarren edizio honetan ere bi menu ezberdin aurkituko ditugu. Bakoitza bi plater ezberdinez osatuta dago eta bakoitzean osagai protagonista bat dago: ERREZIL SAGARRA.

Donostiako BIZI GASTRONOMIA ESPAZIOA da parte hartzaileetako bat eta honakoa da bere menua:

  1. Hirugihar ontzutuz eta Idiazabal ketuz betetako izterrak, Errezilgo Sagar Kremarekin eta bere egosketaren zukuarekin.
  2. Errezil Sagar pastela Crumblearekin.

Beste menua, Berrobiko Iriarte jatetxeak prestatu du. Menu hau ere bi platerez dago osatuta:

  1. Usakumea bi egosketa motarekin eta Errezil Sagarraren purearekin.
  2. Errezil Sagar tatin tarta.

Joan pentsatzen zein plater prestatzea gustatuko letzaazuken hurrengo egunetan blogean hauen errezetak argitaratzen joango gara eta. Ez galdu arreta!

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina