Esnezko arkume sahieski errea garaiko barazkiekin

Gustagarri platera

Sasoi honetan bertako eta garaiko produktu esanguratsuenetako bat da arkumea. Agian horregatik erabaki du Lau Bide jatetxeak bere kartan honako plater hau sartzea. Azpeitian kokatzen den jatetxe honek prestaturiko errezeta honako da.

Osagaiak:
– Azalorea
– Brokoli
– Alkatxofa

Prestaketa:
Arkumea labean erreko dugu gatza eta olioarekin. Letxugaren ostro berde,
ilar eta patatekin krema goxo bat egin ondoren azalore eta brokoliak
egosiko ditugu gatz uretan (“Al dente” erara). Bestalde, patata pure bat
jarriko dugu martxan (patata, ura eta gurin zatitxo batekin trituratu).
Plateraren muntaia:
Plater erdian bi goilarakada krema eta purea jarriko dugu. Patata purearen
gainean saiheskia joango da eta barazkiak beste kremaren gainean.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina