Urtarrila bitartean bertako eta garaiko produktuekin egindako platerak probatu ahal izango da urolako 9 jatetxetan Urola Gustagarriren edizio berri bati ezker. Honako honetan Jai Alaiko plater honetaz hitz egingo dugu. Esnezko arkumea tenperatura baxuan errea, eta honako hau da errezeta:
Osagaiak:
– Arkume ½ (6 pertsonarentzat)
– Baratxuri xehatua
– Gatza
– Ozpina
– Ardoa
Prestaketa:
Arkume erdia lau pusketatan zatitu. Ontzeko, bota gatza, baratxuri
xehatua eta ozpin tanta batzuk; sartu lau zatiak lau poltsatan, eta hutsean
ontziratu. Ardo zuri pixka bat bota poltsa bakoitzean. Egosi poltsak maria
bainuan, 12 orduz eta 85 gradutan. Zerbitzatzeko orduan, gainerre labean
apur bat eta aurkeztu patata frijituekin.