Eusko Labela duen benetako esne bildotsa

Eusko Labela duen benetako esneko bildotsa azarotik maiatza bitartera sortzen da, %100 naturala, Euskal Herriko “Latxa” eta “Carranzana” arrazatakoa da. Bere amaren esneaz soil-soilik elikatzen da eta 3 astetik 5 astera bitarte dituenean hiltzen da. Horri esker, haragi samur eta ezin goxoagoa eskaintzen du.
Produktu hau fase guztietan kontrolatuta dago; hasi produkziotik: baimendutako artzainen erregistroa, bildotsen banakako identifikazioa eta jatorri geografikoren eta genetikoaren egiaztapena eta elikadura kontrola; hiltegira arte.

Kontrolatzeko animaliari hil zuten garaiko data ageri den ezaugarri zenbakidun bat jartzen zaio eta laurden bakoitzeko lau pegatina jartzen dira, dena behar bezazal identifitatuta merkaturatu dadin. Horrek guztiak, adierazten du bildotsak Hazi Fundazioaren araudiak zehazten dituen baldintzak betetzen dituela.

Horrela, kontsumitzaileak bermatuta izango du erosten duen bildotsa Euskal Autonomia Erkidegokoa eta bertako arrazatatik eratorritakoa dela, egon litezken iruzurrak alde batera lagaz.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina