Garagardotan egindako txahal erregosia brick-ean, onddoekin

Osagaiak (4 lagunentzako):

• Erregosteko 1.200 gr. txahalki garbi.
• 600 ml. oliba-olio.
• 900 gr. tipula.
• 150 gr. azenario.
• 150 gr. porru.
• 10 gr. baratxuri.
• 500 ml. tomate frijitu.
• 200 ml. ardo txuri.
• 1000 ml. garagardo.
• 1000 ml. salda.
• 300 ml. oliba-olio.
• 6 olata (oblea) brick pastarenak.
• 300 gr. onddo garbi, xaflatan ebakiak.

Oharra: Barazkien eta okelaren pisua garbituta da.
Barazki guztiek garbituta egon behar dute, eta prestatzeko zatituta.

NOLA EGIN:

  1. Txahalkia zatitu, eta gatza botako diogu. 300 ml. oliba-oliotan frijituko dugu.
  2. Frijitu ondoren, olioa kendu, eta albo batean utziko dugu.
  3. Barazkiak zatitu, eta hauek ere albo batean utziko ditugu.
  4. Ontzi batean 300 ml. oliba-olio jarri, eta berotzen jarriko dugu. Bero dagoenean, baratxuriak gehitu eta pixka bat gorrituko dugu. Ondoren, barazkiak gehitu eta su eztian berotuko (rehogatuko) dugu ondo.
  5. Su eztian frijitu ondoren, aurretik frijitua dugun okela gehituko diogu. Ondo-ondo nahastuko dugu eta ardo txuria, tomate frijitua, garagardoa eta gatza gehituko eta ondoren gatza botako diogu. Gero, ordu eta erdi inguruan egosten jarriko dugu.
  6. Hori egin ondoren okela eta barazkiak bananduko ditugu, eta turmixean pasatuko ditugu barazkiak, eta ondoren txano batetik.
  7. Saltsa hartu eta aparra kenduko, gatzaren puntua lortu, eta txahalkia sartuko diogu. Ondoren, saltsa loditzen utziko dugu.
  8. Hau egindakoan, okela atera egingo dugu saltsatik.
  9. Banandu ondoren, brick olatak (obleak) zabaldu, eta okela olata horien gainean jarri, itxi eta sokatxo batekin lotuko dugu. Laberako plaka batean jarri, eta labean sartuko dugu 180ºtara, bost minutu inguru, pixka bat gorritzen den arte.
  10. Gorritze-puntua lortzen dugunean berotan gordeko dugu.
  11. Onddo-xaflak plantxan egingo ditugu, olio eta gatz pixka batekin, eta egiten direnean, albo batean utziko ditugu.
  12. Saltsa sei plateretan jarriko dugu, haren gainean brickak eta onddoan plantxan, eta geure gogora apainduko dugu.

IMG_5232Mikel Uria jatetxearen errezeta

Loiolako Inazio Hiribidea, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 43 15 • mikeluriajatetxea@gmx.es

www.mikeluriajatetxea.com

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina