Idi-masaila saltsan

OSAGAIAK:4 pertsonarentzat
2 tipula, 3 azenario, 2 porru,
piper 1, 100ml oliba-olio
suabea (0.4), gatza eta
piperbeltza. 250g-ko 2 karrilera,
2 patata eta 200g txanpinoi.

NOLA EGIN:
Barazkiak juliana erara moztu eta ondoren potxatu. Behin barazkiak ondo doratuta daudenean masailak bota, gatzez eta piperrez ondu eta, jarraian, zorrotada bat ardo beltz bota.
Ardo horretan su txikian eduki, apur bat loditu arte (barazkiak eta masaila). Nahasketak minutu batzuen ondoren kolorea hartzen duenean, urarekin estali eta gutxienez bi orduz sutan eduki
biguntzen den arte. Behin eginda, masailak atera eta moztu.
Saltsa birrindu eta nahi den gustura ipini. Goarnizioa gehitu, aurrez frijitutako patatak eta aurrez prestatutako txanpinoiak.
Azkenik, platera antolatu.


IMG_5139Errezeta: Kiruri jatetxea

Loiolako Inazio Hiribidea, 24 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 56 08

Posta-e: info@kiruri.com

www.kiruri.com

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina