Azoka Herritiken baitan parte hartzen duten jatetxeetako bat da Jai Alai, Urrestilla bidean, eta honako menua prestatuko du Azoka Herritikeko asteburuan eta hurrengoan, hau da, Irailak 18 gauez, Irailak 19 eguardi eta gauez, Irailak 20 eguardi eta gauez eta hurrengo asteburuan, 25, 26 eta 27 berdin.
BARAZKIEN RAVIOLIAK BABARRUN-KREMAREN GAINEAN
Nola egin: Azoka Herritiken erositako bertako garaiko barazkiak (kuiatxoa, tipula, piperra…) su txikian egin, eta aurrez egositako odolki- erdiarekin nahasi, betegarri trinkoa lortu arte. Egosi ravioliak, izotzarekin hoztu eta aurrez egindako orearekin bete. Babarrun-krema egiteko, egosi babarrunak ohiko erara, txikitu eta iragazi.
AHATE HOSTOPILA SAGAR – KONPOTAREKIN
Nola egin: Kendu haragia ahate-konftari. Tipula egin, eta molde laukizuzen batean jarriko dugu. Azpian tipula jarriko dugu, eta ahate-haragia gainean. Sagar-konpota egingo dugu, osagarri moduan jartzeko. Labean berotuko dugu, eta haragi-saltsa eta sagar- konpota ere erantsiko dizkiogu.
INTXAUR COULANDA
Osagaiak: 300 gr txokolate, 6 arrautza, 120 gr azukre, 100 gr gurin.
Nola egin: Intxaur-praline bat egingo dugu, eta gerorako gordeko dugu. Arrautzak eta azukrea nahasiko ditugu, txokolatea gurinean urtuko dugu, eta dena nahasiko dugu, pralinea izan ezik. Arrautzekin, azukrearekin, txokolatearekin eta gurinarekin egindako nahasketa moldeetan jarriko dugu, eta erdian pralinezko intxaur bat. Labean sartuko dugu 6 minutuz, 190 gradutan