Aste bat falta da Azoka Herritik bizi ahal izateko. Azpeitiko plaza bertako ekoizleen postuez beteko da eta dudarik gabe aukera bikaina izango da bertako produktuak erosi eta herriko 6 jatetxek prestatutako menuak sukaldatzera animatzeko. Honako honetan, Lau Bide jatetxeak prestatuko duen menua aurkeztuko dizuegu. Berau egiteko Urolako borraja, patatak eta ilarrak erostea gomendatzen da. Eta baita, bertako labeldun txuleta ere.
SU BIZIAN ERREGOSITAKO BORRAJAK, HIRUGIHARRETAN BILDUTA ETA ILAR SALTSAREKIN
Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Borrajak: 100 gr • Hirugiharra: 3 xerra
• 2 patata • Baratxuri ale bat • Ilarrak: 100 g
Nola egin:
• Ilarrak eta patatak egosi; irabiagailuan pasatu ondoren, krema fin bat geldituko zaigu
• Hirugihar-xerra bat zatitxotan moztu eta patata egosia txikitu ondoren, guztia nahasi.
• Egosi borraja 8 bat minutuz gatz uretan; ondoren, erregosi zartagin batean olio eta baratxuriarekin
• Gelditzen diren hirugihar-xerrak plantxan pasatu.
LABELDUN TXAHAL-TXULETA ZATIAK FOIE ETA TXANPINOIEKIN
Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Txuleta: 250 gr • Txanpiñoiak:100 gr• Esne-gaina
• Tipula erdi bat • Foie: 50 gr • Espinaka: 100 gr • Patata bat
Nola egin: • Txuleta bakoitzetik 3 zati atera, plantxan gorritu, eta gorde.
• Txanpiñoiak tipularekin egosi, xehatu eta esne- gain pixka batekin nahasi.
• Moztu 2 txanpiñoi xerretan, eta plantxan egin.
• Espinakak eta patata egosi ondoren, saltsa egingo dugu.
• Foie-xerrak plantxan egingo ditugu.
Ilaran, xerretan moztutako txanpiñoiak jarriko ditugu, gainean txanpiñoi-saltsa, gero haragia eta, azkenik, foie-xerra. Albo batean, espinaka saltsa jarriko dugu.
ETXEKO JOGURTA SAGAR KONPOTAREKIN (Ez dago postrearen errezetarik)